Goizeko 10:00etan hasiko dituzte ekintzak. Eskalada txapelketako finalak egingo dituzte eskalada horman. Gero, gaztetxean harrera ekitaldia egongo da, baita luntxa eta animaziorako taldeak ere. 13:00etan triki-poteora irtengo dira tabernaz taberna, eta 14:30erako omenaldia antolatu dute.
Horren ostean, 15:00etan, bazkarian elkartuko dira pilotalekuan. Bazkalostean Jon Plazaolak bakarrizketa eskainiko du, eta 18:00etan argazkia aterako dute. Bertsioen gauagaz amaituko da eguna.