Euskadiko Areto Futbola bultzatzeko akordioa sinatu dute Elorrioko Buskantzak eta Debabarrena FSk

Anboto 2014ko ots. 13a, 09:30
Elorrioko Buskantza eta Debabarrena FS taldekoak akordioa sinatuta
Elorrioko Buskantzak eta Elgoibarko Debabarrena FS taldeek laguntza hitzarmena sinatu dute. Iker Saenz, Elorrioko Buskantza taldeko entrenatzaileak adierazi duenez, beraien helburua euskadiko areto futbola bultzatzea da.

 

Akordio honen bitartez, talde biek entrenamendu bateratuak egiteaz gain, fundazio bat sortu eta udan areto futbola praktikatzeko kanpamentu bat egitea dute helburu. Entrenamendu bateratuei dagokienez, oraindik zein herritan egingo dituzten ez dakite.

Bestalde, Saenzen hitzetan, akordio hau talde bientzako onuragarria izango da. Elorrioko Buskantzari dagokionez, beraien jokalari batek goragoko maila batera igotzeko aukera izateaz gain, Elgoibarkoen hainbat zerbitzu erabiltzeko aukera izango dute: medikua, fisioterapeuta… Horrez gain, Elgoibarko gazteren batek areto futbolean jokatzea nahi badu, Elorrioko taldean jokatu ahalko duela azpimarratu du Saenzek. Debabarrena FS taldeari dagokionez, taldeko asko kanpokoak direnez, hauek Elorrioko futbolariak fitxatzeko aukera edukiko dute.  Fitxaketaren bat egin ez gero, Debabarrena FSkoek kirolariaren soldataren parte bat ordaindu beharko diote beste taldeari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!