Segun Lazkano hil da

Anboto 2013ko aza. 19a, 12:11
Segun Lazkano irakasle, argazkilari eta euskaltzalea hil da, 54 urte zituela. Elorrioko Barriketan euskara elkartean jardun zuen Lazkanok eta Eraz aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Ondoren, Anboto astekariko argazkilaria izan zen urte askoan. Bere ingurukoek, euskararen alde egindako lan militantea azpimarratu dute. Irakaslea zen lanbidez Zelaietako (Abadiño) eskolan. Argazkilaritza zen bere pasioa

Segun Lazkano irakasle, argazkilari eta euskaltzalea hil da, 54 urte zituela. Elorrioko Barriketan euskara elkartean jardun zuen Lazkanok eta Eraz aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Ondoren, Anboto astekariko argazkilaria izan zen urte askoan. Bere ingurukoek, euskararen alde egindako lan militantea azpimarratu dute. Irakaslea zen lanbidez Zelaietako (Abadiño) eskolan. Argazkilaritza zen bere pasioa.

 

Uztailean antolatu zuen bere lanen azken erakusketa Txelu Angoitia eta Jesus Mari Arruabarrenagaz batera Elorrioko Tola jauregian. Segun Lazkanoren hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilikan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!