Gaixotasun larriak dituzten presoen egoera mosaiko bategaz salatu dute

Markel Onaindia 2017ko api. 24a, 20:00

Sarek eta Gorka Fraile presoaren aldeko plataformak mosaiko bat antolatu zuten atzo, gaixotasun larriak dituzten presoen egoeraren harira. Larriki gaixo lema osatu zuten pertsonekin.

Maiatzaren 6an Gasteizen egingo den manifestaziorako deia ere egin zuten ekimenagaz. Batez ere Oier Gomezen kasuak bultzatuta burutuko da protesta; sei hileko bizi itxaropena eman diote preso gasteiztarrari. Gaur jakin da Frantziako epaitegiek bere zigorra etetea erabaki dutela, baina oraindik zer esana dute Espainia eta Portugalgo justizia administrazioek. 

Fraileri minbizia topatu zioten 2015ean, eta ebakuntza eta gero ondo badago ere, gaixotasuna berragertzeko kezka erakutsi dute bere ingurukoek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!