Zorionak eta eskerrak eman dizkie Urkulluk San Antonioko partaideei. "150 urteren ondoren, asko ikasi eta irakatsi duzue, eredu bat izan zarete eta bazarete", aitortu die. Horrez gainera, "kalitatezko hezkuntza etorkizun hobe baterako oinarria" dela nabarmendu du agintariak.
Ikastetxeko ikasle izandako Aitziber Irigoras alkateak ere parte hartu du ekitaldian, eta Ana Sagastizabal zuzendariak proiektuaren berri eman du.
Ekitaldiak ekainera arte luzatuko dituzte. Adibidez, ikasle-ohien bazkaria egingo dute zapatuan, eta 30ean berbaldi bat, 18:00etan.