Gregorio Urionaguenak 100 urte bete ditu

Anboto 2017ko mar. 20a, 11:40

Mari Jose Balier zinegotziak eta Pilar Rios alkateordeak udalaren izenean zoriondu dute Urionaguena, lore sorta bat eskainita.

Joan zen domekan heldu zen 100 urtera Urionaguena. Durangoko bonbardaketaren lekuko bat izan zen, hain zuzen ere, ospitale batean egon zen bera bonbak jausten hasi zirenean. Bere testigantza Durango 1936 elkartearen webgunean ikusi daiteke.

Udaleko ordezkariekin batera, talde argazkia atera zuten senideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!