ERA prozesu parte-hartzailea aurkeztu du EH Bilduk Durangon

Jone Guenetxea 2017ko mar. 18a, 16:25

EH Bilduk ERA prozesu parte-hartzailea aurkeztu du gaur, Andra Marian. Koalizioak aurkezpenean azaldu duenez, "Durango herri zahar bat izanagatik, ez du lortu herri-proiektu bat garatzea, herri-proiektu bat sortzea. Eta hau, herritarren parte hartzeaz soilik lortuko dela argi daukagu EH Bildun".

Aurkeztutako ERA prozesua durangar orori zabalik dagoela azpimarratu dute agerraldian parte hartu duten Marisol Juaristik eta Eloi Landiak. Prozesuaren inguruan gaineratu dutenez, "herritarren parte hartzean oinarrituko da, eta hauek izango dute azken hitza eta erabakia hartzeko ahalmena".

Durangarrei dei egin diete EH Bilduk martxan jarritako "birdefinizio prozesu honetan" parte hartzeko. "Utz ditzagun atzean urrundu ahalko gintuzten muga horiek, prozesu honetatik irtengo den proiektu berria herri-proiektua bat izango delako, eta hori lortzeko nahitaezkoa da herritar ororen parte hartzea eta iritzia".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!