Enpresetan euskara sustatzea berbagai izango dute Durangon

Markel Onaindia 2017ko ots. 27a, 10:12

Durangaldeko Enpresen Elkarteak hizkuntza proiektuen inguruko jardunaldi bat antolatu du martxoaren 2rako, Emun aholkularitza zerbitzuagaz batera. Enpresetan euskara sustatzeko baliabideez jardungo dute, 09:30etik aurrera, elkarteak Muruetatorren duen egoitzan.

Besteak beste, enpresetan euskara sustatzeagatik ematen diren diru-laguntzak aztertuko dituzte, eta erabileraren inguruko ziurtagirien inguruko informazioa ere bai. Fagor Ederlan enpresan hizkuntza proiektua edukitzeak ekarritako onurak azalduko ditu Ortzi Egiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!