Wadokan taldekoak dominaz beterik itzuli dira Toledotik

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 24a, 10:38

Apirilean Portugalen jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzen dabiltza Durangoko Wadokan taldeko kirolariak.

Durangoko Wadokan taldeko kideek arte martzialen nazioarteko txapelketan hamahiru domina irabazi zituzten aurreko asteburuan.  Toledon jokatutako txapelketara Durangoko taldeak hamaika kirolari eraman zituen, eta zortzi urrezko domina eta zilarrezko bost eskuratu zituzten. Orain, berriz, apirilean Portugalen jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzen dabiltzala jakinarazi dute Wadokaneko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!