Durangon oinezkoak labaindu ez daitezen, makina berria erosi du udalak

Markel Onaindia 2017ko urt. 23a, 10:39

Udal arduradunek prentsa oharra zabaldu dute euren asmoen berri emateko. "Herritarren eskaerei arreta jarriz, udalak udalerriko zenbait gunetako labainkortasuna gutxitzea du helburu".

Tratamendu irristagaitza aplikatzen dabiltza herriko zenbait gunetan, batez ere alde zaharrean. Iaz Andra Marian eta Zeharkalean ere egin zuten, eta emaitza ikusita, beste leku batzuetara hedatzea erabaki dute. Horretarako, makina bat eta tresneria berria erosi dute, 12.300 eurogaz. Lurreko zola aldatu beharrean, makinak gastatuta dauden baldosetan zimurtasuna sortzen du, oinetakoek lurrari hobetu heltzeko.

Oharrean azaldu dute PPk aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz egiten dabiltzala lan hauek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!