Bartzelona futbol taldeak Durangoko Gran Hotelen hartu du ostatu

Anboto 2017ko urt. 22a, 12:57
Bartzelona futbol taldeko autobusa Durangoko Gran Hotelaren parean.

Gaur arratsaldean Eibarren kontrako partidua jokatuko dute Ipuruan.

Eibarren kontrako partiduen harira, lehen mailako hainbat futbol taldek hartu izan dute ostatua Durangoko Gran Hotelen. Gaur Bartzelona futbol taldeko izarrak etorri dira. Autobusa hemen zegoen atzo gauetik. Gaur, 20:45ean, lehen itzuliari dagokion azken partidua jokatuko dute Ipurua zelaian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!