Otsailaren 2ra arte eman daiteke izena 'Humanitates' zikloko ikastaroetan

Anboto 2017ko urt. 18a, 17:25

Gaurtik otsailaren 2ra arteko epea dago Durangoko Arte eta Historia Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Humanitates zikloaren barruko ikastaroetan izena emateko. Erdi Aroari eta euskal literaturari buruzko ikastaroak eskainiko dituzte aurten, gazteleraz lehenengoa eta euskaraz bigarrena.

Otsaileko bigarren astean hasiko dira ikastaro biak, eta martxora bitartean zortzi saio eskainiko dituzte. Martitzenetan elkartuko dira historiari buruzko ikastaroaren partaideak, eta eguenetan euskal literaturan sakondu gura dutenak.

Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira zikloaren barruko saio guztiak, 19:00etan. Saio bakoitza gaian aditua den irakasle batek gidatuko du.

Modulo bakoitzak 25 euroko prezioa izango du (15 eurokoa 25 urtez azpiko ikasleentzat eta langabetuentzat), eta Museoko bulegoan egin behar da ordainketa. museo@durango.eus helbidera idatzita egin daitezke, bestalde, erreserbak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!