EHEk aurrera begirako proposamena aurkeztuko du hilaren 16an

Anboto 2016ko abe. 7a, 12:45
Gogoeta prozesuko asanblada baten ostean, hainbat euskaltzalegaz ateratako argazkia.

Euskal Herrian Euskaraz eragileak aurrera begirako proposamena aurkeztuko du hilaren 16an. Nazio mailan, herririk herri, gogoeta prozesu bat burutu dute EHEko kideek, eta horren ondorio lez, dokumentu bat landu dute.

Horren berri emango dute hurrengo barikuan, 18:00etan Pinondo Etxean hasiko den aurkezpenean. Gogoeta prozesuan eragileko kideek, kide ohiek eta herrietako hainbat euskaltzalek parte hartu dute, eta proposamena horien guztien aurrean aurkeztu gura dute.

Dokumentua, eskura
Bestalde, dokumentua Plateruenean eta Intxaurren ere egongo da eskura, baita durango@euskalherrianeuskaraz.org helbidean eskatuta ere. Ekarpenak egin gura dituenak, urtarrilaren 9ra arteko epea edukiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!