Durangaldeko gazteen arte lehiaketaren lehenengo edizioa

Anboto 2016ko abe. 7a, 14:00

Abenduaren 25era arte, Durangoko Arte eta Historia Museoan aurkeztu daitezke lanak Durangaldeko gazteen lehenengo arte lehiaketara. Durangoko ikastetxeetako 12 eta 18 urte arteko eskualdeko gazteei dago zuzenduta lehiaketa.

Gai eta teknika libreagaz egindako artelanak aurkeztu ahalko dira lehiaketara, pintura zein eskultura modalitateetan. Lehiaketara aurkeztu daitezkeen lanen gehienezko neurriak eman dituzte antolatzaileek: koadroen neurria 92x73 zentimetrokoa izan ahalko da gehienez, eta eskulturek asko jota 0,50 zentimetroko zabalera eta sakonera, eta metro bateko altuera eduki ahalko dute. 

Hiruna sari emango dituzte pintura eta eskultura modalitateetan, eta 10 akzesit eta artelan orginalenarentzako sari berezi bat ere eskainiko du epaimahaiak. Urtarrilaren 8an emango du epaimahaiak bere erabakiaren berri, eta lehiaketara aurkezturiko lan guztiak abenduaren 30etik urtarrilaren 15era arte egongo dira Ezkurdiko udal aretoan ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!