Gorka Fraileri elkartasuna erakutsi diote gutun bidalketa masibo bategaz

Anboto 2016ko urr. 28a, 13:31

LAB sindikatuak 70 bat lagun batu ditu gaur Durangoko posta etxean, preso gaixo larrien zerrendan dagoen Fraileri babesa emateko. Bertaratutakoek mezuak idatzi eta denak batera bidali dituzte.

LABeko Eulate Zilonizaurrekoetxeak azaldu du Fraileren egoeraz ere informatu gura izan dutela ekimenagaz, berari "elkartasuna eta maitasuna" adierazteaz aparte. 2015ean mingaineko minbizia atzeman zioten Fraileri, eta ekainean egin zioten ebakuntza. Urtebetera egin zioten TAC azterketa, zelan zegoen jakiteko, eta emaitza onak izan ziren. Baina, oraindik gaixo larrien zerrendan dago, minbizia berragertzeko arriskua ez delako uxatu. Horrela, bere aldeko plataformak askatasuna exijitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!