Txistu kontzertua zapatuan

Aimar Esteban 2016ko urr. 27a, 12:19

Silboberri txistu elkarteak antolatuta, XXII. txistu kontzertua eskainiko dute Landako Gunean, 20:00etan.

Txistua estilo modernoagoekin uztartzen dituen kontzertua izango da. “Txistuak estilo ezberdinekin daukan moldakortasuna ezagutaraztea da gure helburua”, adierazi dute.

Kontzertuan Euskal Herriko 90 txistularik parte hartuko dute. Portu Brass-en metalen eta baxu, perkusio, teklatu zein gitarra soinuen laguntza izango dute. Honez gain, Bizkaiko ingeniarien abesbatza eta Debako dantza eta antzerki taldeak gonbidatu bezala arituko dira. Durangoko L’Atelier dantza eta antzerki eskolak ere parte hartuko du Jabier Ituarte Aulestiak zuzendutako saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!