Gaurko elkarretaratzea deitu du Durangoko plataforma feministak

Erabiltzailearen aurpegia Markel Onaindia Txabarri 2016ko urr. 27a, 11:10

Zapatu gauez erasoa sufritu zuen neska batek, eta mugimendu feministak eraso sexisten aurkako elkarretaratzea deitu du gaurko. 20:00etan izango da, Andra Marian.

Domeka goizaldean izan zen erasoa, 06:30 inguruan, taberna batean. Eztabaida eduki zuten eta 23 urteko mutilak 27 urteko neska jo zuen; osasun zentroan artatu behar izan zuten. Gero, neskak salaketa ipini zuen mutilaren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!