Kobika jatetxea Euskal Herriko pintxo txapelketan hirugarren

Aimar Esteban 2016ko urr. 26a, 14:18
Iñigo eta Koldo Kortabitarte anaiak lanean

Kobika jatetxeko kideek hirugarren postua lortu dute txapelketako finalean. Honez gain, garagardoarekin uztartze onena duen saria ere irabazi dute. Hirugarren postua lortzeagatik 1000 euroko saria irabazi dute.

Gaur goizean Donostiako Kursalean izan den txapelketaren finalera Kortabitarte anaiek Rulo de luma gorri con hongos deituriko pintxoa aurkeztu dute.  Azaldu dutenez, “jatetxetik hurbil baserri bat daukagu eta bertako produktuengatik apustua egin dugu, oilaskoaren balioa indartu, eta sasoia denez, onddoekin lagundutako pintxoa sortu dugu”.

Txapelketa honetan parte hartzen duten bederatzigarren aldia izan da eta finalera heltzen diren hirugarrena. 11.edizio honetan parte hartu duten 80 taldeetatik hamar heldu dira finalera.

Finalean, Brouillarta (Donibane Lohizune), Sardara (Hondarribia), Kobika (Durango), Cafe Iruña (Iruña), Zazpi (Donostia), La Cocina de Alex Múgica (Iruña), Iruñazarra (Iruña), Danako (Irun), La Regadera (Gasteiz), eta Gran Sol (Hondarribia) lehiatu dute.

Pintxo irabazlea Hondarribiko Sardar jatetxearena izan da eta 3000 euro saria eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!