Durangoko Gau Krosaren izaera herrikoian sakonduko dute aurten

Joseba Derteano 2016ko urr. 25a, 16:30
Argazkia: Gorka Larrinaga

Durangoko Gau Krosak bigarren aldia egingo du zapatuan. Gauez, argiztapen bereziak lagunduta, Durangoko kalerik esanguratsuenetatik zehar… hasieratik lasterketa herrikoia antolatzea izan zuten helburu antolatzaileek eta aurten asmo horretan sakonduko dute.

Esaterako, ez dute saririk banatuko. Horren ordez, askotariko zozketak egingo dituzte parte hartzaileen artean: afariak eta bazkariak Durangoko tabernetan, kirol materiala, kirol arropa… Horrez gainera, parte hartzaile bakoitzak pintxo poterako baleak edo eta bi baten trukerako baleak jasoko ditu Durangoko tabernarien ekarpenei esker.

Ibilbideak aldaketa batzuk ditu aurten. Irteera eta helmuga Santa Anan egongo dira, iaz legez. Baina noranzkoa aldatu dute. Goienkaletik igo beharrean jaitsi egingo dira aurten. Kalebarria eta Komentukaletik ere ibiliko dira Alde Zaharrean.  Uribarri kaletik Montevideora jaitsiko dira. Ezkurdi, SanAgustinaldi, Josemiel Barandiaran eta Zeharkaletik igaro eta Artekaletik igoko dira Santa Anara. Horrela, Artekaletik igonda, parte hartzaileek parez pare ikusiko dute Santa Anako arkuan dagoen helmuga eta azken metroak “erakargarriagoak” izango dira proba antolatuko duen Durangaldeko Runningeko Dabid Garciaren esanetan. 2.2 metroko zirkuituari itzuli bi emango dizkiote. Iaz baino zirkuitu luzeagoa diseinatuta (2.2 km), hiru itzuli beharrean bi emango dituzte: 4.5 km, guztira. Horrela, aurrenekoek gainerakoei itzuli bat kentzea gatxagoa izango da.

Lasterkataren izaera herrikoia areagotzeako beste neurri bat Santa Anan egongo den DJ bat izango da. Musikagaz eta argiztapen bereziagaz jai giroa emango dio ekimenari.

Lasterketa 16 urtetik gorakoie zuzenduta dago. Adin hori baino gazteagokoentzat beste lasterketa batzuk antolatuko dituzte 18:30etik aurrera. Hauentzat doakoa da izen-ematea.

Durangoko Gau Kroserako izen-ematea www.kirolprobak.com eta www.durangaldearunning.com webguneetan egin daiteke. Baita Arkupe tabernan ere. 10 euro da aurretik eginez gero eta 18 euro egunean bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!