Lourdes Oyarbide Chrono des Nations lasterketako podiumean

Maialen Zuazubiskar 2016ko urr. 25a, 10:20
Argazkia: Quentin Lafaye

Bizkaia-Durangoko txirrindulariak, asteburuan, Frantzian jokatutako erlojuaren aurkako proban bigarren postua lortu zuen, 23 urtez azpiko mailan.

Lourdes Oyarbidek 31minutu eta 28 segundoko denborarekin 12.en postuan bukatu zuen Chrono des Nations lasterketa. Bizkaia-Durangoko txirrindulariak, aurreko urteko denbora nabarmen hobetuta, 23 urtez azpikoetan bigarren postuan gelditu zen.

Oyarbide "oso pozik" gelditu zen UCI mailako europako azken lasterketan egindako lanarekin. Hala ere, lasterketa amaieran "gehiegi gorde" izanaren sentzazioa eduki zuela adierazi du Oyarbidek.

Bizkaia-Durangon Hegoafrikan

Talde bizkaitarrak 2016ko denboraldiari azaroan emango dio amaiera, Hegoafrikan. Bertan, Agurtzane Elorriagaren neskek KZN Summer Series-eko (1.2 UCI) bi lasterketetan eta 947 Cycle Challenge (1.1 UCI) proban parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!