Auto batek bi pertsona harrapatu ditu Madalenako zebra-bidean

Anboto 2016ko urr. 23a, 20:51

Renault Megane markako auto batek bi pertsona harrapatu ditu Madalenako zebra-bidean, Landako etorbidean, 20:00etan. Istripuaren ondorioz emakume batek zauri arinak izan ditu. Gizona berriz, larri dago eta anbulantzia medikalizatu baten istripua gertatu den lekuan bertan artatu dute. Bi anbulantzia bertaratu dira zaurituak artatzera eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak trafikoa bideratu dute.

Durangoko jaien azken egunean kalea jendez beteta egon da istripua gertatu den momentuan. Ondorioz, istripuak hainbat lekukoren arreta erakarri du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!