Bi kontenedorek su hartu dute Durangon

Anboto 2016ko urr. 23a, 09:05
Oiz kaleko kontenedorea sutan.

Gauerdian su hartu du Tabirabideko kontenedore batek. Goizeko 8:00etan Plateruen plaza ondoan, Oiz kaleko kontenedore bat erre da. Suhiltzaileek berehala itzali dituzte bi suteak.

Suhiltzaileek Durangora bi irteera egin dituzte azken orduetan. Lehenengoa, gauerdian izan da.  Hizkuntza Eskola ondoan papera jasotzeko jarrita dagoen kontenedoreak su hartu du. Suhiltzaileek azaldu dutenez, erdi hutsik egon denez berehala itzali dute.

Bigarren irteera, 8:00etan izan da, Plateruen plaza ondora. Lekukoen arabera, ordu horretan kontenedore batek su hartu du eta suhiltzaileak amatatzera joan dira. Bi kasuetan, kontenedoreari su eman dioten susmoa dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!