Lourdes Oiarbide Chrono des Nations erlojupekoan

Anboto 2016ko urr. 22a, 16:07

Lourdes Oiarbide Bizkaia-Durango taldeko txirrindulariak Les Hebiers (Frantzia) herriko Chrono des Nations (1.1 UCI) erlojupekoa jokatuko du, bihar. Proba honetan, iaz, 26. postua eskuratu zuen.

"Denboraldi hasieratik urteko proba garrantzitsu moduan markatuta daukat egutegian. Ia 21 kilometroko erlojupekoa da". 13:30ean ekingo dio Oiarbidek bere ibilbideari. Erlojupekoa streaming bidez izango dira ikusgai chronodesnations.com webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!