Bartolome Ertzillako bi ikaslek Bartzelona eta Iruñeko kontserbatorioetan plaza bana lortu dute

Aimar Esteban 2016ko urr. 21a, 13:01

Durangoko Erdi Mailako Kontserbatorioan ikasketak amaituta, Goi Mailako musika ikasketak egiteko aukera izango dute Irati Garcia eta Matxalen Erzillak, Bartzelonako Lizeoan eta Nafarroako Goi Mailako kontserbatorioan.

Garciak biolista da, eta biolontxeloa jotzen du Erzillak, eta, Durango musika eskolan aritutako beste hainbat gaztek bezala, beraien musika ikasketekin jarraitu ahal izango dute.

Aurreko ikasturtekoa Bartolome Ertzillako Erdi Maila Profesionaleko musika ikasketen seigarren promozioa izan da. Durangoko Kontserbatorioan ikasketak amaitu dituzten beste lau ikasle badabiltza Goi Mailako ikasketak egiten Donostiako Musikene eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!