'Handik eta hemendik, basque impressions' diskoa kaleratu du Silboberrik

Anboto 2016ko urr. 11a, 17:00

Musika klasikoan espezializatuta dagoen Orpheus Classical disketxearen bitartez plazaratu du Silboberri txistu elkarteak Handik eta hemendik, basque impressions izenburuko bosgarren diskoa.

Tradizioa eta doinu modernoak uztartu dituzte XX. eta XXI. mendeko txisturako konposizioak biltzen dituen disko honetan.

Aitor Amilibia, Sergio Torices, Iñaki Martin eta Ortzi Torices txistulariek eta nazioartean ezagunak diren hainbat musikari euskaldunek hartu dute parte diskoan: Xabier Calzada flautistak, Sergio Barranco klarinetistak, Artur Sustatxa eta Guadalupe Molina tronpetistek eta Anjel Ituarte kontrabajistak, besteak beste.

Aire zahar bat, Apolo eta Marsias eta Insomnio obretan, gainera, Quodlibet ganbera orkestrak eta lau perkusio-jolek ere parte hartu dute. Hamahiru kanta biltzen ditu diskoak. Besteak beste, Jesús Egigurenen Partita lana berreskuratu dute disko honetarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!