Oihane Amurrio eta Aitziber Escudero bilbotarrek irabazi dute Bizikletarte

Anboto 2016ko ira. 13a, 19:11

Interbentzio artistiko baten bidez, ingurmenaren inguruan kontzientziatzea da Bizikletarte lehiaketaren helburua. 

Durangoko Udalak Mugikortasun Astearen bueltan antolatzen du lehiaketa. Aurten, hilaren 16tik 22ra ospatuko da aste hori.

Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, irabazleek kontrastea topatu gura izan dute euren sorkuntza lanagaz. Alde batetik bizikletaren piezak ikusi daitezke, eta bestetik, landareak, elementu bizi lez. Landakon ipini dute obra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!