Artekaleko pisu batean abandonatuta aurkitu zuten txakurra onik dago

Anboto 2016ko abu. 27a, 23:51
Argazkia: Durandog elkartea

Joan zen astean Artekaleko pisu batean abandonaturik utzi zuten txakurra egoera onean dagoela azaldu dute Durandog elkarteko kideek. Txakurra onik dagoela erakusten duten argazkiak ere publiko egin dituzte sare sozialen bidez. Aurkitu zutenean atera zizkioten irudiek, eta ile-apaindegitik pasatu ostean ateratakoek aldea dute. Era berean, albaitariek hainbat froga egin eta gero, osasuntsu dagoela baieztatu dute. Orain tramite legalen zain daude txakurra adopzioan eman ahal izateko. Bitartean, txakurrentzako egoitzan dago.

Zazpi egunez

Txakurrak gutxienez zazpi egun zeramatzan bakar bakarrik Artekaleko pisu batean. Udaltzaingoak etxebizitzan sartzean berehala baieztatu zuen animalia bakarrik zegoela. Udal araduradunek azaldu dutenez, "pisua, animali-gorotzez beteta aurkitu zuten, txakurrarentzako janari eta edaririk gabe". Durandog elkarteko kideak txakur honen egoeraz arduratu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!