Domekako erasoaren kontrako elkarretaratze jendetsua, Durangon

Anboto 2016ko abu. 25a, 21:46

Andereak elkarteak joan zen domeka goizean Durangoko tren geltoki inguruan gertatutako sexu erasoa salatzeko deitutako elkarretaratzeak jendetza batu du Durangon. Andra Mariako elizpean, 20:00etan jarri dute hitzordua, astero eguenetan egiten duten legez. 

Igande goizean 8:00ak edo 9:00ak aldera Durangoko tren geltoki inguruan eraso sexista bat gertatu zela jakitera eman zuen martitzenean Durangoko Udalak. "Emakumeak erasoari aurre egin zion eta etetea lortu zuen. Durangoko epaitegian salaketa jarri zuen eta Ertzaintza ikertzen dabil", azaldu dute udal arduradunek.

Andereak elkarteak eguenero genero indarkeria salatzeko elkarretaratzea egiten du, Andra Marian, 20:00etan. Abuztuan protesta ekitaldirik ez dute antolatzen, baina domekako erasoaren ondorioz gaurko deialdia berezia izan da. Elkarteko arduradunek gogoratu dutenez, datorren astetik aurrera ohiko egueneroko hitzorduari eutsiko diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!