Astarloak Kemen Goitiandia izango du laguntzaile datorren denboraldian

Anboto 2016ko abu. 23a, 15:43
Kemen Goitiandia eta Oskar Astarloa DRTren zelaian

Durango Nissan Gaursa Rugby Taldeak mutilen nagusien talderako entrenatzaile laguntzaile berria izango du. Iaz bezala, Oskar Astarloak taldea zuzentzeko ardura izango du baina aurten bere alboan Kemen Goitiandia izango du.

Goitiandia zornotzarra da baina bere errugbi ibilbide osoa Gernikan egin du jokalari zein entrenatzaile moduan. Duela bi urte Oskar Astarloarekin batera Gernikako lehenengo taldea gidatu zuen. Aurten batez ere hiru laurdenetako lerroaz eta prestakuntza fisikoaz arduratuko da. Bestalde, Ricardo Acosta Fisa-k, iaz Oskar Astarloaren laguntzaileak, 18 urtez azpiko taldearen ardura hartuko du.

Durango Rugby Taldeko senior mutilek euren entrenamenduak aste honetan hasi dituzte eta horrekin batera berrikuntza hauek ere heldu dira. Klubeko beste taldeek hurrengo asteetan hasiko dituzte euren entrenamenduak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!