"Prozesu soberanista bat martxan jarri behar dugu denok hobeto bizitzeko"

Anboto 2016ko abu. 16a, 16:58

Maddalen Iriarte irailaren 25eko hauteskundeetara begira Gipuzkoako zerrendan bigarren postuan aurkeztuko da, Arnaldo Otegiren atzetik. Kazetari donostiarraren aurkezpena egin dute gaur prentsaurrekoan. Oraingo honetan, Iriartek galderak egin beharrean erantzun egin ditu. Horrela, kazetariak politikarako jauzia eman du . Prentsaurrekoan erabaki horren arrazoiak azaldu ditu. 

Iriartek dioenez, "Euskal Herria oso momentu historiko berezian dago, Europa ere bai". Eskozia, Erresuma Batua eta Katalunia aipatu ditu. Ildo horretatik, Euskal Herriak "urrats garrantzitsu bat" eman behar duela azpimarratu du EH Bilduko hautagaiak. "Prozesu soberanista bat martxan jarri behar dugu denok hobeto bizitzeko. Urrats horiek ezin ditugu espainiaren barruan eman. Uste dut guk eman behar ditugula". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!