Tximista betek arbola bat jo du Durangoko sarreran, Faustebidea kalean

Anboto 2016ko abu. 15a, 22:49

Tximista batek Faustebidea kaleko arbola bat txikitu du gaur arratsaldean. Arbolaren adarrak errepidera jausi dira, eta ondorioz Udaltzaingoak Durangoko sarreran dagoen errepideko trafikoa bideratu behar izan du. Gaur Durangaldean izandako tenperatura altuen eraginez ekaitza sortu da, eta tximistak eragin ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!