Maddalen Iriarte kazetaria Gipuzkoako EH Bilduren zerrendan bigarrena

Anboto 2016ko abu. 13a, 11:17

Gara egunkariak aurreratu duenez, Maddalen Iriarte Okiñena (1963) kazetari donostiarra izango da EH Bilduren Gipuzkoako zerrendan bigarrena, Arnaldo Otegiren ondoren. Donostiarra izan arren, kazetaria urteetan Durangon bizi da. Iriartek bere Twitter kontuan erronka “ilusioz” hartzen duela aurreratu du: “Erronkaren atarian mila esker bihotzez lagun, lankide, azpimarratzaile izan zaretenoi. Hunkituta eta ilusioz gainezka. Besarkada bana”.

Asteartean kazetariaren aurkezpen ofiziala egingo dute EH Bilduko zerrendagai moduan Donostian. Agerraldi horren aurretik, Iriartek bere Twitter kontuan erronka “ilusioz” hartzen duela aurreratu du: “Erronkaren atarian mila esker bihotzez lagun, lankide, azpimarratzaile izan zaretenoi. Hunkituta eta ilusioz gainezka. Besarkada bana”.

Iriarteren ibilbidea

Maddalen Iriarte Okiñena (Donostia, 1963) Donostiako Herri Irratian kazetari moduan hasi zen. Hala ere, telebista eman ditu urterik gehien. Prentsa idatzian zutabegintzan aritu da, Euskaldunon Egunkarian eta ondoren Berrian, Garan, Noticias de Gipuzkoan eta Deian.

ETBn hiru hamarkadatan hainbat saio gidatu ditu, besteak beste,  Ados, Gau:ON eta Azpimarra. Emakunde saria jaso zuen, kazetaritzaren bidez berdintasunaren alde egindako lanarengatik eta Argia Sariek bi alditan saritu dute kazetari donostiarra.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!