Ortiz de Zarate eta Landa paella txapelketen gailurrean

Anboto 2016ko uzt. 27a, 09:49

Joseba Ortiz de Zarate eta Javi Landa durangarrek Aixerrotako paella lehiaketa irabazi dute. Joan zen domekan 270 paellen artean Getxoko epaimahaiak durangarrena aukeratu zuen.

Urteak daramatzate Joseba Ortiz de Zaratek eta Javi Landak Hamahiru Berangoko koadrillagaz Aixerrotako paella txapelketan parte hartzen. Beti ibili dira finalisten artean, eta aurten garaipena eskuratu dute, "Zorte kontua izaten da", dio Ortiz de Zaratek.

Lehiaketa hau txapelketa gastronomiko bat baino gehiago da. Joan zen domekan 30.000 lagun batu ziren Aixerrotan, 270 paellen inguruan. Lehia eta jaia batzen dira, beraz, Getxoko zelaian. Josebak argi du paella gozo bat prestatzen sekretua zein den. "Pazientzia izatea, denborak ondo zaintzea, pisuak, sua...".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!