Belgikan Munduko Kopako proba batean parte hartuko dute Duranguesako gazteek

Anboto 2016ko uzt. 25a, 08:00

Gaurtik barikura Belgika eta Italiako zazpi probatan arituko dira. Eguazteneko Van Vlaanderen-Reningelst Trofeoa da denetan prestigiotsuena.

Aurten hirugarren bider nazioarteko bira egingo dute Duranguesa taldeko txirrindulariek. Euskal Herritik kanpora esperientzia berriak eskaintzea eta euretatik ikastea da helburua. Beste Alde La Tostadora taldeko gazteek eta 23 urtez azpiko Eiser Inforlur taldekoek Belgika eta Italiako zazpi probatan parte hartuko dute gaurtik barikura.

Eguaztenekoa da denetan prestigiotsuena. Junior mailako Van Vlaanderen-Reningelst Trofeoa (Belgikan) Munduko Koparen barrukoa da. Belgika eta Herbehereetako txirrindulari onenak batuko ditu; Frantziako talde bik eta Ingalaterrako beste batek ere parte hartuko dute. 122 kilometro dituen ibilbideko zati batzuk harbidean izango dira.

Hauek dira gainerako sei lasterketak: Junior mailako Izegen-Bosmolens proba uztailaren 25ean; 23 urtez azpiko Lichtervelde proba uztailaren 26an; 23 urtez azpiko Internatie Reningelst proba uztailaren 28an; 23 urtez azpiko Moorsele proba uztailaren 29an; Junior mailako Borchtlombeek proba uztailaren 30ean, eta 23 urtez azpiko Torhout-Don Bosco proba uztailaren 30ean.

Guztira hamar txirrindulari joan dira: Peru Barañano, Gontzal Garcia, Xabier Gutierrez, Peio Ugarte, Txomin Munitxa, Jon Munitxa, Eneko Munitxa, Lander Etxebarria, Iker Pedernales eta Euken Ertzilla.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!