Gasteizko lineari buruz, lan-talde bat sortu gura dute Durangoko Udalean

Anboto 2016ko uzt. 20a, 15:12
Gasteizko autobusa, Iurretako geralekuan.

Durango eta Gasteiz lotzen dituen autobus linea berriro eztabaidagai izan da osoko bilkuran. EH Bilduk eraman du gaia, Arabako Aldundiak -berak du eskumena- proposatutako ordutegi aldaketaren harira.

Proposamen hori lantzeko, batzartzeko eskaera egin du koalizioak, eta batzar horretara alderdiak eta erabiltzaileak gonbidatzea. Gainera, orain arte aurkeztutako alegazioak kontuan hartzea ere exijitu du EH Bilduk. Herriaren Eskubidearen aldekotasuna lortu du bozketan. 

PSE-EEk mozio alternatibo bat aurkeztu du, eta horixe onartu da, EAJren babesagaz. Arabako instituzioagaz batera lan egiteko lan-talde bat sortzeko konpromisoa hartu dute.

Dani Maezturen ustez, "EH Bilduren ekinagatik" mugitzen da gobernu taldea. Baina, aldundi arabarragaz hartueman iraunkorra eduki dutela azaldu du Pilar Ríos alkateordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!