09:00etan irtengo dira Tabiratik. Urterik urtera gero eta arrakasta handiagoa duen martxa da. 400 lagunentzako tokia zuten, eta dena beteta dago. Bi ibilbide prestatu dituzte: 39 kilometroko (1.600 metro desnibela) eta 29 km-ko bana. Ohiko lekuez gain (Neberondo, Landaederra…), bidezidor berrietatik ere ibiliko dira: “Zeresan handia emango duen gune berri bat dugu. Seguruenik, hurrengo aldietan ere ibilbidearen parte izango da”, diote antolatzaileek.