San Juan bezperako sua, Herria elkartearen eskutik

Anboto 2016ko eka. 23a, 11:00

Durangon egitarau zabala antolatu dute, gaur, San Juan bezpera ospatzeko. Herria elkartearen, Durangoko udalaren eta desgaitasun intelektuala duten Errota Eguneko Zentroko kideen laguntzaz antolatu dute gaurko egitaraua.

Pasadan urtean bezala, San Roke kaleko aparkalekuan egingo dute jaia. Arratsaldeko, 16:30ean, suari azken ukituak egin eta panpina jarriko diote. Ondoren, 21:00etan, Batukandra taldeak giroa girotuko du eta 22:15etan su artifizialak jaurtiko dituzte. Azkenik, sua piztuko dute eta Alica durangarrak kontzertua emango du.

Herria elkarteak jakitera eman duenez, aparkalekuan bertan, taberna bat jarriko dute eta bertan ateratzen duten dirua Durangoko Rio de Orori bideratuko diote. Hauek, udako hilabeteetan, Saharako umeekin, desgaitasunak dituztenekin, udalekuak antolatu gura dituzte eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!