Tag Errugbi Topaketan batutako 1.534 euroak Río de Orori eman dizkie

Anboto 2016ko eka. 13a, 13:26
Argazkia: Pedro Moreno

Topaketa hauetan 1.534 ikaslek parte hartu zuten, eta Nissan Gaursak kopuru hori eurotan eman zion Rio de Oro Durango elkarteari.

Joan zen larunbatean  Bambino Rugby Eskolaren denboraldi amaierako jaian, VI. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketan batutakoa Rio de Oro elkarteari eman zioten. Elkartasuna eta errugbia landuz, Rio de Oro Durango elkarteren bidez Saharako umeei laguntzeko jasotako materiala eman zieten. Gainera, Nissan Gaursak topaketa hauetan parte hartu duen ikasle bakoitzeko euro bateko ekarpena egiteko konpromisoa hartu zuen.
Topaketa hauetan 1.534 ikaslek parte hartu zuten, eta Nissan Gaursak kopuru hori eurotan eman zion Rio de Oro Durango elkarteari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!