Mañaritik Bilbora doan autobusaren ordutegia zabaltzea eskatu du EH Bilduk

Anboto 2016ko mai. 25a, 10:11

Mañarira egunean hiru aldiz ailegatzen da autobusa, eta handik irten ere berdin. Ondorioz, ordutegia zabaltzea eskatuko du EH Bilduk hurrengo osoko bilkuran, Tabira eta Larrasoloetako auzokideen mesedetan.

Mañariko autobusa Tabiran geratzea lortu ostean, koalizioak auzo batzarretan eskatutako aldaketa berriak proposatuko ditu, "garraio publikoa gehiago erabili dadin eta herritarrei egunerokoa ahalik eta erosoena egin asmoz". Alde batetik, autobus horren maiztasuna handitzea gura du, eta Larrasoloetan ere beste geraleku bat edukitzea.

Bestetik, Ondarroatik Bilbora doan autobusa San Fauston ere geratzea eskatuko du. Izan ere, San Faustoko biztanleek auzotik bertatik Galdakaoko ospitalera edo Bilbora joateko duten zerbitzu bakarra herririk herri doana da. Modu horretan, A-8 autobidetik joango lirateke aipatutako lekuetara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!