Herriaren Eskubidea: "EAJk irain eta mehatxuekin eraso egin zigun bilkuran"

Anboto 2016ko mai. 20a, 13:16
Herriaren Eskubidea alderdiko zinegotziak, udal aurrekontuaren inguruko bilkuran.

Durangoko Herriaren Eskubideak oharra bidali du prentsara, aurrekontuaren inguruko osoko bilkuran gertatutakoa baloratzeko. "EAJren partetik jasotako tratua zuzentzea eskatzen dugu".

Herriaren Eskubidearen ustez, EAJk azken bilkuran erakutsitako formak "erasokorrak eta etika gutxikoak" izan ziren: "EAJk irain eta mehatxuekin eraso egin zigun bilkuran". HEkoek "gardentasun eta proiektu falta" ikusi zuten gobernu taldearen udal aurrekontuan, eta esan dute salaketa hori egitearren jaso zutela jeltzaleen "eraso" hori.

Oharrean berretsi dute aurrekontua ez dela parte-hartzailea izan, gobernuak ez dituelako herritarrentzako foro zabalak antolatu. Alderdien arteko batzarrak aldebikoak izan direla kritikatu dute, "bakoitzaren tarta zatia negoziatzeko", eta horregatik, "gardentasun bako" prozesua izan dela irizten diote. Gainera, herrirako "proiektu falta" islatzen dela diote, "partida gehienak orokorrak" direlakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!