'Aundiya' filma grabatzen dabiltza Santa Ana plazan

Anboto 2016ko mai. 11a, 17:15

Loreak edo 80 Egunean filmak sortu zituen Moriarti ekoiztetxea Aundiya film berriko eszenak grabatzen dabil, gaur arratsaldean, Durangoko Santa Ana plazan.

Eneko Sagardoy durangarrak antzezten duen filmeko protagonistaren ibilerak kontatuko ditu XIX. mendean kokaturiko istorioak: Altzoko Aundiya ezizenez ezaguna egin zen Miguel Joaquin Eleizegirenak.

Bere gorpuzkera handi eta berezia zela eta, Espainia, Portugal, Frantzia eta Ingalaterrako Gorteetara eraman zuten Altzon jaiotako gizona, errege-erreginek ikus zezaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!