Erdi Aroko hiriak hartuko dituzte berbagai Arkeologia eta Historia jardunaldietan

Anboto 2016ko mai. 11a, 14:06

Bihar, maiatzaren 19an eta 26an, eta ekainaren 2an dira Durangoko Arkeologia eta Historia jardunaldien VII. edizioaren barruko lau hitzorduak. Erdi Aroko Hiria da aurtengo zikloaren gaia, eta Durangoko Arte eta Historia Museoan 19:00etan izango diren lau hitzaldi biltzen ditu egitarauak.

Ernesto García EHUko katedradunak zabalduko du, berbaldi zikloa, maiatzaren 12an. Las ciudades vascas a fines de la Edad Media izeneko hitzaldia eskainiko du Garcíak.

Maiatzaren 19an izango da hurrengo hitzordua. Hiri islamikoen inguruan jardungo da Jesús Lorenzo EHUko irakaslea: La ciudad islámica medieval izeneko berbaldia eskainiko du.

Berbaldi zikloa koordinatzen duen Belen Bengoetxea arkeologia irakasle durangarraren txanda izango da, bestalde, maiatzaren 26an. Durangotik Tabirara: Erdi Aroko hiribildu baten sorrera eta bilakaera saioa eskainiko du.

Ekainaren 2an izango da azken hitzordua: La ciudad y el agua: sociedad, territorio y paisajes hídricos en las villas alavesas bajomedievales y modernas izenburuko hitzaldia emango du Jose Rodriguezek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!