Durangoko etxe publikoak Ondarroako lurjausiaren kaltetuen eskura ipini ditu udalak

Anboto 2016ko mai. 5a, 17:19
Kamiñaldeko etxeen ikuspegia. (Argazkia: Ondarroako Udala)

Duela hile bi Ondarroako Kamiñalde auzoan izandako lurjausiaren ondorioz, 176 familia etxetik atera behar izan zituzten, eta eurentzako etxeak behar dira.

Ondarroako Udalak, herrian hutsik dauden etxeak kaltetuei errazteko eskaera egin zien herritarrei. Baina, elkartasuna ez da herri mailakoa bakarrik: Durangoko Udalak ere herrian libre dauden etxe publikoak kaltetuen eskura ipintzeko erabakia hartu zuen azkeneko osoko bilkuran.

EH Bilduk proposatu zuen gaia, eta Aitziber Irigoras alkateak Ondarroako alkateagaz berba egin zuen. Kontuan hartuta ondarroar askok Durangaldean lan egiten dutela, Durangon etxea erraztea interesgarri ikusi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!