Rio De Oro elkarteari laguntzeko padel txapelketa solidarioa

Anboto 2016ko mai. 3a, 16:51

Ekainaren 3,4,5,10,11 eta 12an ospatuko da aurtengo III. Padel txapelketa solidarioa. Fair Play Durango Padel Kluba da txapelketaren antolatzailea, eta batutako dirua Izurtzara udan ume saharauiak ekartzen dituen Rio De Oro elkarteari laguntzeko izango da. 

 

Rio De Oro elkarteak urtero ezgaitasunak dituzten haur saharauiak ekartzen ditu udako hilabeteetan. 10 haur inguruk hartzen dute parte, eta hauek bolondres jarduten duten monitoreekin batera hainbat ekintza ludiko betetzen dituzte. 

Txapelketan parte hartu nahi duenak Abadiñoko Eroskin inskrizpioa betetzeko aukera izango du maiatzaren 20,23 eta 24an arrratsaldeko 19:00tatik 21:00tara. Inkrispzioa 12 eurokoa da, baina erakundeari laguntzeko diru gehiago ematea badago.Emakumezko eta gizonezkoen kategoriak dituen txapelketa honetan 18 urtetik gorako pertsonek bakarrik parte hartuko al izango dute. Bi fase izango dira, aurrena taldeka eta bigarrena kanporaketa bidezkoa. Durangoko Arripausuetako udal instalakuntzan izango dira partiduak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!