Sasikoako neskek nahikoa dute berdinketa. Baina ez dute edozelako aurkaria izango parez pare: bigarren tokian sailkatuta dagoen Bilbo B. Hauek igoera dute amets, eta ez dira denbora-pasa etorriko. Partidua zapatuan, 17:00etan, hasiko da Landako kiroldegian.
Joan zen asteberuan, denboraldiko lehenengo porrota jaso zuen Sasikoak Basaurira egindako bisitan: 1-0.