Durangoko Musika Eskolako 9 ikasle hautatu dituzte Euskadiko Ikasle Orkestrarako

Anboto 2016ko ots. 12a, 09:34

238 ikasle aukeratu dituzte EIOren hiru orkestretarako (Txikia, Gaztea eta orokorra), eta horietatik 9 Bartolome Ertzilla musika eskolakoak dira.

Hauek dira aukeratutako ikasleak: Irati Gaztelumendi eta Irati Gomez (EIO Txiki); June Iturriaga, Maite Azueta, Alexandru Blas, Irene Goiri, Lide Etxeberria eta Matxalen Ocariz (EIO Gazte); eta Jone Erzilla (EIO). Duela 10 urte sortu zuen Eusko Jaurlaritzak EIO, eta aurten 13 urte arteko orkestra txikia ipini dute martxan.

Apiriletik uztailera bitartean hainbat kontzertu eskainiko dituzte musikari gazteek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!