Maria Garcia durangarrak padel torneoa irabazi du, faboritoak mendean hartuta

Anboto 2016ko ots. 9a, 10:33
Eskumatik lehenengoa da Maria Garcia. (Argazkia: Fair Play)

Fair Play taldeko jokalariak Tycl Torneoa irabazi du haur-kategorian Irene Cuestagaz bikotea osatuz.

Hainbat erkidegotako bikoteek parte hartu zuten Padel Bizkaiako azpiegituretan jokatutako torneoan. Fair Play taldeko Maria Garcia durangarrak eta Irene Cuestak ezustekoa eman zuten haur-kategorian. Finalean bigarren zerrenda buruak menderatu zituzten. Patxadaz eta buru handiz jokatu zuten eta faboritoak baino gehiago izan ziren. Torneoa Espainiako txapelketarako  puntuagarria zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!