Txus Ruiz de Erentxunen dokumentalak irekiko du aurtengo Mendiak Hurbilduz saioa

Anboto 2016ko ots. 3a, 16:35
Ruiz de Erentxunen jaitsiera (Argazkia: Ur nomade)

Ostegun honetan Plateruena Kafe Antzokian Mendiak Hurbilduz saioen 4. ekitaldia ospatuko da. Bertan Txus Ruiz de Erentxunen Mellouleko kanioi gorriari buruzko erreportaia eta Luismi Egiluzen Islandia Vatnajokull egongo dira ikusgai.

Txus Ruiz de Erentxunek Melloul izeneko Marokoko erreka baten dokumentala aurkeztuko du. Errekan honetan egiten duen lehen jaitsiera da berea, ibaiko arroken artetik bidea zabalduz jaisten den abentura. Jon Kepa Berasaluze antolatzailearen hitzetan, "ez da soilik errekako jaitsiera erakutsiko", errekatik kanpoko Maroko eta bere kultura ere jorratuko baititu dokumentalak.

Bigarren ikus-entzunezkoa Luismi Egiluzen Islandia Vatnajokull Huannadals Jokull izango da. Abentura honetan, Eguiluz berak, Koldo Orbegozok, eta Doctor Deseo taldeko abeslari den Francis Diezek hartzen dute parte.  Esperientzia liluragarria izango da ikusleentzat. 200km orduko haize boladak jasan zituzten bidaian. "Francis izotzezko hormen aurka jaurtitzen zuen haizeak", aurreratzen du Berasaluzek.  Egoera deserosoak erakutsiko dira bertan, momentu oso larriak bizi baitzituzten hiru abenturazaleak. Material osoa galdu zuten haize boladen ondorioz.  Momentu larriei dagokionez, gerora Pirinioetan filmatuko zituzten errekreazio modura. Berasaluzeren hitzetan, "Etxera heltzen diren momentuan kontatzen dute esperientziak ikuslea hunkituko du".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!