JAEDek entregatu du Renault Clio autoa

Anboto 2016ko ots. 2a, 18:23

46 urteko Carlos Barrio durangarrak jaso du JAED elkartearen aurtengo lehen sariko Renault Clio autoa. Iurretako Gaursa kontzesionarioan jaso ditu Renault Clio gorriaren giltzak.

 
Behar larrian dauden pertsonak laguntzeaz arduratzen den elkarteak kaleratu zituen 55.000 txarteletako 36.881 zenbakia izan zen lehenengo saritua. “Laguntzeko ekimenaz gain, sari oso interesgarriak daude”, adierazi zuen irabazleak.
Sarituak ez zuen espero jokatu zituen sei txarteletako bat saritua izatea: “Okindegira jaitsi, eta saritutako zenbakien zerrendari argazkia atera nion. Gero, etxean begiratzerakoan, autoa nirea zela konturatu nintzen”.
Dena dela, irabazleak ez daki autoarekin zer egin. “Kotxea txikia da, eta auto handiak gustatzen zaizkit”,  dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!