Sabino Arana sarietako bat emango diote, domekan, Leopoldo Zugazari

Anboto 2016ko urt. 29a, 10:25

Sabino Arana Fundazioak ematen dituen sarietako bat jasoko du Leopoldo Zugaza (Durango, 1932) kultur eragile durangarrak, domeka honetako ekitaldian.

Zugazak "euskal kulturari egindako berebiziko ekarpena" goraipatu du Sabino Arana Fundazioak. Izan ere, "kultur ekintzaile" nabarmena izan da Leopoldo Zugaza: Gerediaga Elkartearen eta Durangoko Liburu eta Disko Azokaren sortzailea izan zen, eta Durangoko Arte eta Historia Museoaren, Zarauzko Photomuseumaren, Olerti Etxearen edo Manuel de Larramendu Institutu Bibliográphicoaren bultzatzailea ere bai, besteak beste. 

1988tik ematen ditu Sabino Arana Fundazioak sari hauek, "gizarteari zerbitzatzeko borondate irmoagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde, eta kolektiboei omenaldi xume baina zintzoa" eskaintzeko helburugaz.

Zugaza ezezik, Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia, John Garamendi politikari eusko-kaliforniarra, Maialen Chorraut piraguista, Velatia enpresa eta errefuxiatuen laguntzarako Cear-Euskadi elkartea ere sarituko dituzte, domekan, Bilboko Arriaga antzokian burutuko duten ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!